Y Zer da Lanin-G? ~ LANIN-G EUSKERA

2014/09/18

Zer da Lanin-G?


LANIN-G: tokiko gobernantzarako eredu berriak, herritarren parte-hartzea oinarri duena

Lanin-G Cederna Garalur Elkartea gidari duen proiektua da, eta Nafarroako Gobernuaren eta Europar Batasunaren finantziazioa dauka, 'Nafarroako Mendialdea' LGP 2007-2013 programaren bitartez. 

Proiektu horren bidez, Cederna Garalur Elkarteak asmoa du Nafarroako Mendialdeko landa-eremuetan tokian tokiko lan- eta gobernantza-formula berriak ezartzea, erakunde publikoei, enpresei, herritarren elkarteei eta partikularrei irekita egonen diren tokian tokiko lantaldeak baliatuz, herritarren partaidetza oinarri izanen dutenak, eta eztabaidatzeko eta pertsonen bizi kalitatea hobetzeko baliagarriak izanen diren ekimenak proposatzeko baliagarriak izanen direnak, tokiko ekonomia bultzatuz eta tokiko baliabideak modu jasangarrian ustiatuz, baliabide horiek natura-, arte-, kultura- nahiz ekonomia-arlokoak izan, berdin.

Nafarroako Mendialdeko hainbat udalerritan, lan-sistema hori bultzatzen ari dira. Landa-eremuan bizitzearen abantailetako bat da bertako herritarrak zuzenean inplikatzen direla bizi diren eta lan egiten duten herriko orainean eta geroan. Hori dela-eta, Cederna Garalur Elkarteak LANIN-G proiektuaren aldeko apustua egin du, gerora begirako proiektu gisa ulertuta, tokiko biztanleek beren gain har dezaten proiektuaren bitartez sortuko diren lantaldeen aitzindaritza, eta gai izan daitezen beren toki- eta eskualde-esparruan giza dimentsioa eta pertsona bizi den inguruarekiko erlazioa premisa edukiko duten toki-garapenerako politikak definitzeko.



Zein dira Lanin-g proiektuaren helburuak?
·   Lurraldeen kudeaketan eta gobernantzan lan-metodologia berri bat sortzea, lankidetzan eta eztabaida irekian oinarrituta.
·    Tokian tokiko gobernantza hobetzea, eta lantaldeetan lurraldeko albait eragile gehien sartzea:   herri-erakundeak, ekonomia-sektoreak (nekazaritza, turismoa, industria), enpresaburuen eta herritarren elkarteak, eta abar, eta horiek identifikatzea eta horien lankidetza bultzatzea.
·         Generoaren ikuspegia txertatzea definituko diren ekintzetan.
·    Europa 2020 estrategiarekin bat etorriko diren helburuak eta lehentasunak definitzeko gauza izanen den tokiko garapenerako dinamika parte-hartzailea ezartzea, eta landa-eremuek gaur egun bizi duten krisi- eta langabezia-egoerari aurre egitea.
·       Denboran iraunen duten parte-hartzeko dinamikak garatzea.

Lanin-g bukatutakoan, 2014aren erdialdera, eskualde-mailako 7 lantalde egonen dira eratuta Nafarroako Mendialdean; 25 lan-bilera eginda egonen dira, eta horietan 453 lagunek parte hartu izango dute (127 emakume eta 326 gizon).
Lantaldeak
Identifikatutako arlo estrategikoa
Baztan - Bidasoa (I)
Lehen sektorea, nekazaritzako elikagaiena eta baso-sektorea
Baztan - Bidasoa (I)
Enpresa-ekimena eta enplegua
Baztan - Bidasoa (I)
Turismoa, ondarea, merkataritza eta zerbitzuak
Pirinioaurreko arroak
Garapen-estrategiak: Iratiren natura-bidea
Esteribar – Erroibar - Aezkoa:
Nekazaritza- eta baso-sektorea, garapen estrategikorako ikuspegiarekin
Mendialdea-Leitzaran-Ultzama


Identifikatutako lantaldeak eta arlo estrategikoak (data: 2013ko abendua)

Nola funtzionatzen du Lanin-g proiektuak?
Tokiko partaidetza-zerbitzu bat Nafarroako Mendialdean martxan jartzea ez da lan erraza; eskualde bakoitzaren ezaugarriak hartu behar dira kontuan, barne-dinamikak, nola definitzen diren tokiko garapen-estrategiak, nola laguntzen duten herritarrek, zein eragilek (herritarrak, herri-erakundeak, enpresak, elkarteak, eta abar) hartzen duten parte ekintza zehatzak proposatzen, koordinatzen eta garatzen, eta abar.

Horregatik, Lanin-G garatu aurretik, Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdeko eskualdeetako lantaldeak identifikatu zituen, baita “tokiko eragileen mapa” ere; alegia, zein ziren lurralde bakoitzaren dinamizazioan parte hartzen zuten erakunde publikoak, pribatuak eta herritar-taldeak, eta zein izanen zen horien lankidetza-modua. Mapa hori dinamikoa da; hau da, lantaldeek egindako bileretan aldatuz joan da, eta ordezkari berriak gehitu dira, parte hartzeko nahiaren edo ordurako taldeetan zeuden pertsonek egindako iradokizunen arabera.

Hortik aurrera, proiektua 4 fasetan eta 4 bileretan garatu da:


Laugarren bileraren ondoren (horretan definituak daude eta lehenetsi dira ekintza zehatzak, eta identifikatu dira ekintzak koordinatzeaz eta gauzatzeaz arduratuko diren pertsonak eta erakundeak), Cederna Garalur Elkarteak lurraldearen esku uzten du lantaldeen koordinazioa eta jarraipena. Nahi genuke, eta ziur gaude horretaz, baliagarria izatea ekintza txikiak eta handiak sustatzeko, gure erkidegoen garapenean eragin sendoa izan dezaten, herritarren, enpresen toki-erakundeen premiak eta eskaerak lotuz, tokian tokiko zuzeneko parte-hartzean jasotakoaren arabera.